...

Ahots xuxurlaria

Ahots xuxurlaria

Datorren ikasturteko matrikulazioa %5 jaitsiko dela aurreikusi ondoren, Hezkuntza Sailak erronka demografikoaren aurrean erabaki ausartak hartu beharko direla adierazi du. Pedrosa sailburuak jakitera eman du 2015etik hona 31.000 ikasle gutxiago daudela HH eta LH mailetan eta, beraz, sistema berrantolatu egin beharko dela. Arnasguneen babeserako ere demografia erronka apartekoa da. Euskaraz jakin, euskaraz egin eta euskaraz bizi den jende kopuruarena, alegia. Kopuru hori jaisten den heinean desorekak agertzen dira. Eta, arrazoiak nagusiki, bi dira: jaiotze-tasaren jaitsiera eta erdal herrietatik datozen pertsonen kopuruaren igoera. Besterik ere ba da, noski, baina ariketa erraza da. Euskara etxetik jasoko duten pertsonen kopurua jaisten badoa eta euskararen jabe ez direnen kopurua haziz, bada, matematikek erraz erakusten dute emaitza.

Поделиться: