Hitza azken urteotan zabaldu da Iruñeko euskal inaute giroan. Alde Zaharrean entzun zen lehendabizikoz, duela ia hamar urte. Gero, Arrosadiraino egin zuen jauzi eta, aurten, lehen aldiz, Arga gurutzatu eta Arrotxapean aditu zen atzo, hiru asaldu egin baitzituzten, plazako emanaldi jendetsua jokatu baino lehen.