Nerea Torrijos (Bilbo, 1985) jantzi diseinatzaileak ikusentzunezko hainbat edukietarako lanak ondu ditu. Hauetako batzuk Goya Sarietan izendatuak izan dira: '20.000 especies de abejas', 'Irati', 'Akelarre' eta 'Gaua', Paul Urkijoren zuzendaritzapean ekoiztutako azken lana. Bere lanaren lagin bat ikusi nahi duenak, aukera dauka Oreretako Jantzien Zentroan martxoaren 22ra bitarte. Gaua filmerako sortutako jantzi sorta aurkeztu du diseinatzaileak.