...

Ainara Helgueraren kultur gomendioak

Ainara Helgueraren kultur gomendioak

Ainara Helguerak (Bilbo, 2000) txikitatik izan du artearekin harreman estua. Arte eszenikoen batxilergoa egin zuen; baina, ondoren, beste bide batzuk jorratu zituen. 2022an makillajea eta karakterizazioa lantzeko ikastaroak bilatzen hasi zen, eta Euskal Herriko Zinema eskolarekin egin zuen topo. Halere, makillajea alboratu eta interpretazio gradua egiten hasi zen. Gradua ikasi bitartean, maila amateurrean hainbat lan egin zituen; besteak beste, Serendipia eta Criaturas del lago. Are, interpretazio ikasketak bukatu baino lehen, film baterako casting bat egin zuen. Aukera horren ondoren, aurten heldu da bere lehen lana pantaila handira: Boulevard, Jon Lukasekin batera. Flor M. Salvadorrek idatzitako Wattpad fenomenoaren egokitzapena da, Sonia Mendezek zuzendua.

Compartir: