...

Gela (eta III)

Gela (eta III)

Henry Giroux pedagogo estatubatuarra dela nioen bai, Apple, Mclaren eta Macedorekin batera erreferentzia handienetakoa eta irakaskuntza tradizionalki izan denaren ikuspegi eta diskurtso berriak, eta era berean ikuspegi kritikoak proposatzen saiatua. Eta hezkuntza-jardunbidean orientazio justuago, berri eta hobeak aztertzean, esku hartzean eta sustatzean eskoletan hain presente dauden gazteenekin, pribilegiatu gutxienekin, immigrazioa eta kultur aniztasunarekin. Era berean, hezkuntza-kulturaren eta demokrazia politikoaren artean dagoen harreman dialektikoa hobeto ulertzen lagundu nahi du. Zeren horretarako pentsamendu eta ekintza eraldatzaileak aberasteko elementu kritikoak atera daitezkeela sinesten du. Bere orientazioek ihes egiten dute Disneyren komertzialtasunetik eta baita alferrikako eta doako kritiketatik ere.

Поделиться: