...

“Jai giroa antzokietara gerturatu nahi izan dugu”

“Jai giroa antzokietara gerturatu nahi izan dugu”

Tonbola bat antzokiaren erdian, purpurina, dantza, jolasak eta bakarrizketak. Tongola ez da ohiko ikuskizuna: bi aktoreren alter egoek gidatutako jaialdi xelebre eta ironikoa da, antzerkia, umorea eta jolas kolektiboen bidez publikoarekiko konplizitatea uztartzen dituena. Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria dira tonbola antolatzaileak, eta ogibide artistiko horren gorabeherak tonbola baten logikatik kontatzeko euren alter egoak jartzen dituzte martxan. Ikus-entzulea ere, ez da lekuko hutsa: ikuskizunaren parte da, konplize.

Share: