...

Ate bat, minari leku egiteko

Ate bat, minari leku egiteko

Larhun mendiko parajeetako irudi ba-tzuekin abiatzen da Gutun bat Kottori izeneko dokumentala. Oso naturazalea zen Jose Angel Altzuguren Perurena ‘Kotto’. Larhun, beratarrak igo zuen azken mendia izan zen. Dokumentalaren bidez, Kottoren bizitzari erreparatu diote, haren heriotza hobeto ulertzeko. Urriaren 31n hogei urte bete ziren Soriako (Espainia) espetxeko ziega batean hilik agertu zenetik. Berako Espidobaita kultur elkarteak (Nafarroa) ekoitzi du dokumentala, diru-bilketa kanpaina baten bidez. Garazi San Martin Solanok (Iruñea, 2001) zuzendu du dokumentala eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, Nafarroa, 2002) zuzendari laguntzaile lanetan aritu da.

Share: